XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mutikoteen gain zegoen eginkizun hau eta asteoro garraio pare bat beste hainbeste zarbatan egiten zituzten hauzuneko bidegurutzeraino.

Gero, zaharragoek hartzen zuten ardura.

Suziriak erosi, lizar adaskak inguratu eta, azkenik, San Joan arbola izanen zen makal zuhaitza inguratu.

Izerdirik behinenak, ordea, mutikoteek ateratzen zituzten beren garraioan.

Urte hartan ere, ekainaren bigarren asterako, alamartso galanta egiteko hainbat zaborra prestaturik zedukaten.

Gero, heldu zen eguna eta berarekin alamartso hondarra jausi bikainez iragaiteko unea... Hurren egunean, hauzune guztian hitzeginen zen... halakoaren saltoa, bestearen atarramendua, eta abar, eta abar...

Egun haietan, ordea, bazuten beste zereginik ere mutikoteek.

Herriko On Pello apaizak, kirol lehiaketa bat prestatu zuen hauzoka, ikastaro bukaeran jokatzeko.

Pelota eta fotbala ziren joko gaiak besterik, egia esan, ia ez bait zuten ezagutzen.

BELARTZELAITARREK berehala prestatu zituzten beren taldeak.

Pelotan, IURGI, TXOMIN eta LOPEk jokatuko zuten.

Fotbalean berriz, MONTXO, LOPE, PERU, LANDER, IURGI, TXOMIN, TXATXU eta MATTINEk.

Hauekin ere, zerbait egitea itxaro zuten, baina baldin apaiztegian zeuden IOKIN eta BITXINTXO heuren artean gerta balitez...